Has gaitezen beraz, psikomotrizitateari buruz hitz egiten. Pixkanaka-pixkanaka garapen psikomotorearen munduan murgiltzen.
Psikomotrizitatearen bidez
haurren garapen fisikoa ematen da eta horrek idazmenari, esaterako, lagun
dezake. Nola izan daiteke hori? Jaiotzetik gure artikulazioak
pixkanaka-pixkanaka garatzen hasten dira, baina ez ditugu guztiz garatzen
handiagoak garen arte. Horregatik txikiak garenean gauza zehatz batzuk egiteko
zailtasun handiagoak izaten ditugu. Adibidez, marrazteko.
Hasieran, umeek marrak bakarrik marrazten
dituzte, ziriborroen antzerakoak. Urteak igaro ahala, gero eta hobeto
marrazten hasten dira eta hori garapen fisikoa dela eta ematen da. Horregatik
da hain garrantzitsua psikomotrizitatea.
Hezkuntzan ere gero eta
hedatuagoa dago psikomotrizitatearen erabilera. Haur Hezkuntzako maila
guztietan eta Lehen Hezkuntza lehenengo zikloan erabiltzen hasi da orain dela
urte batzuk hona.
Psikomotrizitatea haurraren
eboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea ere bada. Jolasen bitartez haurraren
heltze psikologikoa lagundu egiten du eta haurrari segurtasun prozesuak
eskaintzen dizkio.
Honen aintzindaria Dupré izan zen
1970. urtean. Gaur egun, psikomotrizitatearen lanketan oso garrantzitsua den
irakasle bat Bernard
Aucouturier dugu.
Blogari sarreratxo txiki bat emateko, bideo hau aukeratu dut, haur hezkuntzako
psikomotrizitate gelari hasiera ematen dion bideo txikitxo bat delako. Andereño batek, bere gelan grabatutako bideoa da.
Espero dut zuen gustokoa izatea.
psikomotrizitate gelari hasiera ematen dion bideo txikitxo bat delako. Andereño batek, bere gelan grabatutako bideoa da.
Espero dut zuen gustokoa izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina