Astekaria

Gaur, 2014ko urriaren 20a


Klase praktikoko lehenengo eguna izan da gaurkoa. Hasteko teoria piska bat izan dugu, nahiz eta luzea eta pisutsua egin zaigun, beharrezkoak ziren azalpen horiek gero praktika egiteko.

Hasteko, geure buruak hobeto ezagutzeko, ikasle fitxa egitea bidali digu. Fitxan gure datu orokorrak jartzeko eskatu dizkigu (izena, e-maila, aurretik beste ikastetxe batzuetan landutako informatikarekiko erlazioa zuten irakasgaiak eta gure aurretiko ezagutzak), baita gure argazki bat ere. 

Ondoren, IKTei buruzko informazioa birgogoratu dugu eta azalpentxoa eman digu. Gero, Gmailaren inguruan aritu gara. Ni, Gmail eta Blogak erabiltzen badakidan arren, ondo etorri zait informazio guztia birgogoratzea. Horrez gain, informazio berria jaso dut ere eta oso baligarria delakoan nago. Drive erabiltzen eta kompartitzen ikasi dugu. Drive, Gmailen bidez erabili daiteken google eskuragarri eta online eskeintzen duen office antzeko paketea da. Oso baliagarria da talde lanean aritzeko, taldea geratu ezin duenean, batera lan egin daitekelako, nahiz eta munduko beste puntan egon. Gmailaren inguruan ere egon gara luze mintzatzen. Gure korreoa gordetzen, antolatzen etab. ikasi dugu, dena bisualki askoz errazago egon dadin. 

Azkenik, blog bat ireki dugu, haur hezkuntzako edozein gai aukeratuz, horren inguruan lan egiteko blogean. Nire kasuan, honako blog hau da; Txiribuelta ematen. Blog honetan garapen psikomotorraren inguruko gaiak landuko ditut, eta honen inguruan hasi naiz lanean dagoeneko.


Gaur, 2014ko Urriaren 27a




Klase hasieran irakurritako "Euskara 2.0: zer da hori?" testuari buruzko ideia nagusiak komentatu ditugu guztion artean.



Ondoren, "La competencia digital" bideoa ikusi dugu non gaur egungo aro digitalean izan behar dugun kriterioa eta ebaluazio maila erabiltzen ditugun tresna eta baliabideekin azaltzen duen. 


Konpetentzia digitalen power point-aren bidez azaldu dizkigu gaiaren arlorik garrantzitsuenak. IKT-ak hezkuntzan baliagarriak dira bideoak ikusteko, irudien aurkezpenetarako, etab. Horrela, umeak errealitatea eta ikus-entzunezko adierazpena bereizten ikasten dute, errealitatea ikusi gabe ezineskoa bihurtuko litzakena.

Konpetentzia digitala garatzeko, alfabetizazio digitala garatzea oinarrizkoa da. 
Gaitasun digitala ez da bakarrik Interneten informazioa bilatzea, aplikazioak erabiltzea... Horretaz gain, informazioa erabili behar da eta parte hartu behar da.
Konpetentzia digitalean gaitasun instrumentalak, aparatuak eta aplikazioak erabiltzen dira; informazioa bilatu, aukeratu, aztertu eta ekoizten da ere.

Klaseko talde-lanetan egonda "pasota" eta "jeta" kontzeptuak aztertu ditugu eta horri buruz hausnartu dugu. 
Irakasleak proiektu berria azaldu digu eta "my new popplet" website-a erakutsi digu, non baliagarria izango da aurkezpenak egiteko modu eskematiko batean. 


Gaur, 2014ko Azaroaren 17a

Gaurko klasean hasteko identitate digitalaren inguruko bost bideo ikusi ditugu taldeka banatuta. Gero guztien aurrean ideia nagusiak kontatzeko eta horren inguruan hausnarketa bat eginez. Geroago, horren inguruko galdetegi bat erantzun dugu. 

Berriz ere proiektu lanera bueltatu gara eta siten inguruan egon gara hitz egiten, orriak etab sartzen ikasteko, gure proiektua aurrera eramaten lagugarri izan zaigun hori.  Sitera egiten ditugun dokumentu guztiak igo beharko ditugu, arazoari buruzko informazioa, arazoaren komponbidea...


Gero, Jordi Abdell-en"La competencia Digital" bideoa ikusi dugu. Hasieran, kompetentzia digitalaren 8 oinarrizko gaitasunak azaltzen ditu, curriculuam agertzen direnak. 1. informazio konpetentzia, 2. konpetentzia digitala edo informatikaren erabilpen kontrola, 3. Alfabetizazio anitzak, Eskolak ez ditu ikusle kritikoak hezitzen, ezta hizkuntza ezberdinetan ere ez, 4. Konpetentzia cognitiboa gerikoa, 5. Gizarte digitala, Gizarte digitaleko parataide gisa dituzun eskubideak ezagutu eta aldarrikatu.



Hona hemen Jordi Adell-en "Competencia digital" bideoa kusi nahi izango bazenu:

https://www.youtube.com/watch?v=tjC1LOC0r1g  




Gaur, 2014ko Azaroaren 24a



Gaurko klasean IKT-ek hezkuntzan duten eraginari buruz hitz egin dugu, Powerpoint baten bidez informazioa jasoz. Gaur egungo gizarteak IKT-ak txertatzeko hainbat irizpide izan behar ditu kontuan, esate baterako: lortuko dituen helburuak eta lantzeko edukiak. Powerpoint-aren ostean, bi bideo ikusi ditugu:
  1. Bideoa: Irakasleak errepikapen metodoa erabiltzen du ikasleak ikas dezaten. IKT-ak sartzen dira ikasgeletan, baliagarri eta aurrerakoia izango delakoan, baina metodo berdinak erabiltzen direnez, hezkuntza mota berdina erabiltzen ari dira, baina aparatu elektronikoekin.
  2. Bideoa: antzinako hezkuntza eredua eta gaur egungoa konparatzen ditu, eskola tradizionala eta IKT-ak klaseetan murgiltzen ari duen ereduak.  
Gero, gure lan-taldeekin proiektuari buruz lanean jarraitu dugu. Arazoari irtenbidea aurkitzeko, IKT-en inguruan asko aztertu behar izan dugu, web gune zein bideo ezberdinak erabiliz.
Oso interesgarria iruditu zait, nire praktiketako eskolan oso murgilduta zeudelako IKT-en mundu honetan. Ala ere, aldaketa handia nabaritzen dut, nire taldekideekin esperientziak kontatzen ditugunean, haiek izan dutena entzunez.

Gaur, 2014ko Abenduaren 1a



Gaurko klasea gure IKT-ko azken klasea izan da. Hasierako bi orduak lan-proiektua bukatzen eta aurkezpenerako prestatzeko erabili ditugu, beraz lan taldean ari gara gogor lan egiten. Bigarren saioan, aurkezpenak egitera dedikatu dugu. Gure aurkezpena luzea izan delakoan nagoen arren, oso ondo atera zaigula uste dut, eta oso pozik nago azken emaitzarekin. Gero, beste taldeen aurkezpenak ere ikusi ditugu.


Aurkezpenenak egin ondoren, blogak eguneratzen eta txukuntzen ibili gara eta lizentzia (copyright) blogan nola txertatu behar den ikasi dugu, arazoak ez izateko.

Azkenean, nire bloga lantzen eman dut denbora luze. erlojua eta egutegia jarri diot. azken erretokeak eman dizkiot. Honkin, lau hilabete honetan IKT irakasgaian izandako klaseen eguneroko gisa balio duen astekariari ematen diot amaiera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina