2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Psikomotrizitate saioa

Has gaitezen beraz, psikomotrizitateari buruz hitz egiten. Pixkanaka-pixkanaka garapen psikomotorearen munduan murgiltzen.
Psikomotrizitatearen bidez haurren garapen fisikoa ematen da eta horrek idazmenari, esaterako, lagun dezake. Nola izan daiteke hori? Jaiotzetik gure artikulazioak pixkanaka-pixkanaka garatzen hasten dira, baina ez ditugu guztiz garatzen handiagoak garen arte. Horregatik txikiak garenean gauza zehatz batzuk egiteko zailtasun handiagoak izaten ditugu. Adibidez, marrazteko.

 Hasieran, umeek marrak bakarrik marrazten dituzte, ziriborroen antzerakoak. Urteak igaro ahala, gero eta hobeto marrazten hasten dira eta hori garapen fisikoa dela eta ematen da. Horregatik da hain garrantzitsua psikomotrizitatea.
Hezkuntzan ere gero eta hedatuagoa dago psikomotrizitatearen erabilera. Haur Hezkuntzako maila guztietan eta Lehen Hezkuntza lehenengo zikloan erabiltzen hasi da orain dela urte batzuk hona.
Psikomotrizitatea haurraren eboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea ere bada. Jolasen bitartez haurraren heltze psikologikoa lagundu egiten du eta haurrari segurtasun prozesuak eskaintzen dizkio.
Honen aintzindaria Dupré izan zen 1970. urtean. Gaur egun, psikomotrizitatearen lanketan oso garrantzitsua den irakasle bat Bernard Aucouturier dugu.

Blogari sarreratxo txiki bat emateko, bideo hau aukeratu dut, haur hezkuntzako
psikomotrizitate gelari hasiera ematen dion bideo txikitxo bat delako. Andereño batek, bere gelan grabatutako bideoa da.
Espero dut zuen gustokoa izatea.

Txiribuelta ematen

Blog honetan, haurren garapen psikomotorrari buruz hitz egingo dut. Horretarako, psikomotrizitate saioak nolakoak izan behar diren, zertarako balio duten, zein berezitasun aurki ditzakegu adinaren arabera etab. azalduko dugu. 
Astean behin gutxienez sarrera berri bat idatziko dut. Espero dut blog hau zuen gustokoa izatea, ahalik eta hoberen egiten saiatuko naiz eta.



Eskerrik asko bisitagatik!