2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Ekintzak egiteko kontuan hartu beharrekoak

Gaurkoan haurrekin irtenaldiak egiteko umeen arabera kontuan hartu beharreko irizpideak eskeintzen dizkizuet. Badakigu, ekintzak proposatzerakoan ume taldeari egokitu behar direla eta hoberena den-dena ondo finkatua egotea dela aproposena.
Adin honetako haurrek dituzten berezitasunak aintzakotzat hartuz, garbi ikus daiteke hezkuntza sistemak eskaintzen digun egitura egonkorra eta irmoa motz gelditze zaigula. Haurraren mugimendu gaitasunak garatzerakoan ezin gaitezke mugatu hziketa fisiko eta motrizitaterako bereziki eskainitako saio zehatzetra. 

Helburu horretarako ondorengo jarduera guneak ere baliagarriak ditugu:

  • Jarduera bereziko saioak: Ikasgelatik kanpo, ikasturte osoan zehar, psikomotrizitatea, dantza, zuzendutako jolasak patioan...

  • Unitate tematikoak, interesgune, proiektoak: Disziplinarteko lanak guzatzen dira.

  • Tailerrak: irupena,edukiak eta ebaluaketa zehatz mehatz finka daiteke.
  • Ohiturak, azturak: Epe desberdinekin egin behar da lan.


  • Festak, irtenaldiak, eskolarteko trukaketak: Nahiz eta irtenaldiaren xede nagusia gure arloa izan ez, baliabide aberatsa iza dtke, ingurune desberdinak ezagutuz.

  • Jolas-garai eta iragapeneko uneak: Helduek erabat lotu eta zuzenduko ez baditugu ere, pasiloetako desplazamenduak, gelen arteko aldaketak, jolas garaiak...aukera hezitzaileak dituzte.

  • Jolas sensorio-motoreko txokoak: 3 urte arteko hurren kasua ezinbestekoak garrantziari dagokionez.

Unitate didaktiko malguagoak antolatu beharko genituzke, bi helburu, eduki eta jardueren sekuentzia finkatzeko garaian. Sormen eta askatasun handiaoa aldarikatzen dute egitarauak diseinatzeko garaian. Haur esperientziak berezkoak dituen edukiak landu ahal izateko egitura desberdinak beharko lituzke, eta ez geroko etapekiko mimetikoak. Haurren pentsamendua eta portaera interpretatu beharko dugu erantzun garatuagoak lortzen saiatzeko.

HAURRAREN MUGIMENDU BEHARRA

Gaur haurren mugimenduaren beharrari buruz hitz egingo dut, baita mugimendu behar honek dakartzan ondorioak ere.
Haurrak mugitzeko beharra du, bai eta ahalmena ere. Ondorioz, hezkuntza sistemaren helburu nagusien artean haurraren beharrak asetzea eta bere gaitasunak garatzea aipatzen direnez, baiezta daiteke Heziketa Fisioa arloak garrantzi handia izango duela eskolako curriculumean.
Haur bat hurbiletik ezagutzen duen edonork ulertuko du haurrak mugimendua berezkoa duela, ez dela kanpotik irakatsi edo sortu beharreko joera. Mugimendu horren beharra justifikatzeko garaian hainbat adibide jarri izan dira: beste abere jaioberriekiko aldea, haurren garuneko jarduera, esploraketarako zaletasuna...
Haurrak mugitzeko ahalmena du eta gaitasun hau eboluzionatuz doa. Haurrak lortutako heldutasun mailak eta mugimendu arloan izandako esperientziek baldintzatko dute bere hazkundea eta bilakaera.

Garapen Psikomotorea Haur Hezkuntzan

Gaurkoan, Psikomotrizitatearen inguruan gehiago jakin dezagun informazioa dakartzat. Zer da psikomotrizitatea delako hori? zertarako balio zaigu psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan?
Psikomotrizitatea heziketa metodologi edo teknika zehatz bat baino zerbait gehiago da, heziketaren filosofia bat da, bizitza ulertzeko eta jokatzeko era berezi bat. mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soiala ahalbideratzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da psikomotriziatea. Filosofi honen helburuen artean ondorengoak nabarmen daitezke:
  • Norberaren ezagutza eta onarpena.

  • Bere portaera egokitzea.

  • Norberaren autonomia gratuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.



Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; osotasunezko ikuspegi horretatik, bere borondatez, konszienteki gauzatutakoerantzun motore horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu.



Ildo horretatik jarraituz, kontuan hartu behar da psikomotrizitateak ondorengo eremu eta edukiak jorratzen dituela:
  • gorputz-eskema, norbere burua hobeto ezagutuz eta onartuz.

  • lateralitatea eta albotasuna.

  • gorputza eta jarreren kontrola.

  • gihar tonoa, erlaxazioa.

  • arnasketaren heziketa.

  • hautemate gaitasunaren garapena.

  • espazioa eta denboraren arteko antolaketan aurreratu.

  • mugimenduaren koordinazioa.


Psikomotrizistek hiru alorretan lan egiten dute:
  • Heziketa psikomotorea: eskola adineko haurrentzat.

  • Birreziketa psikomotorea: izaera fisikoko (psikomotore) arazoak dituztenentzat.

  • Terapia psikomotorea: nortasuna arloko nahasteak dituzten pertsonentzat.


Eremu pertzeptibo-motorean eskola honek gauzatutako aurrerakuntzek gerora, heziketa fisiko arlora ekarpen eta berrikuntza ugari zabaldu dituzte, bere antolaketa eta egiturak hobetuz.

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Erlazio-psikomotrizitateko Hezitzailea

Oraingo honetan, Hik Hasi aldizkari elektronikoan aurkitutako dokumentu interesgarri bat  dakartzat. Psikomotrizitatearen eta jolasen inguruan datu interesgarriak ematen dituelako eta zuen gustokoa izango delakoan.

"Psikomotrizitate" hitza, gaur egun, hezkuntzan aski ezaguna izan arren, "erlazio-psikomotrizitate" hitza ez da hainbeste, eta ondorengo lerro hauetan zertxobait argitzen ahaleginduko naiz.

Erlazio-psikomotrizitatea hezkuntzan



GOJENOLA, Marian


Hasteko, esan liteke, joera ezagunenari "psikomotrizitate razionala" deitzen diogula, honen helburu nagusia aprendizaia eta pedagogia- mailakoa delarik.

Beste joera, "erlazionala" deitzen duguna, berriz, haurraren adierazpen global eta prebentiboan oinarritzen dugu. Bi joera horiek ez dira elkarren kontrakoak, baina André Lapierrek eta erlazionalaren joerakook lehentasuna ematen diegu alderdi psikoafektibo eta erlazionalei, gero alderdi psikokognitiboen oinarri izan daitezen.

Erlazio-psikomotrizitate saioetan haurra bera da protagonista gorputz-mugimenduaren bidez, bere interes eta beharrizanak adieraziz subjektu bezala. Helduaren laguntzarekin bere dimentsio psikofisiko, emozional eta sozialak garatzen ditu. Honela, Erlazio-Psikomotrizitateko saioak hezkuntza-praktika prebentibo eta konpentsatorioaren funtzioa betetzen dute bide batez, eta gaurko haurrak dituen beharrizan psikoafektiboei erantzuten diete.

Erabiltzen dugun metodoa jolas librea da, espontaneoa, ez-gidatua eta judiziogabea. Psikomotrizistak haurraren portaera behatu, dekodifikatu egiten du, jarrera sostengatzaile eta deskulpabilizatzaile baten bidez, autonomia garatu eta bere zailtasun eta gatazkak bideratuz.

Jolas librearen garrantzia

Erlazio-Psikomotrizitatearen metodoa jolas librean oinarriturik dagoenez, biziki azpimarratu nahi dut, jolas-mota horrek heziketan leku eta denbora berezi bat izateak duen garrantzia, jolas-ordutik kanpora.

Jolas libreak haurraren barneko eta kanpoko mundua adierazten du sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena eta abar azaldu eta lantzeko bidea da. Gainera, aprendizaia intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten baititu.

Schiller, poeta alemaniar ezagunak zioenez, "gizakia jolas egiten duenean bakarrik da benetako gizaki". Zalantzarik ez dago libreki jolas egiteko aukerarik izan ez duten haurrek bere ahalmen intelektualak murrizturik edukitzen dituztela. Horrez gain, jolasak ongi funtzionatzearen atsegina ematen dio haurrari: Paulovek "poztasun muskularra" edo Harveyk "gorputzaren musika ixila" deitzen duten hori.

Beraz, jolasaren eragina zabala dela aitortu behar dugu.

Baina oraindik, gaur eguneko gizarte zalapartatsu honetan bazterturik gelditzen den pedagogia-klabe bat berreskuratu nahiko nuke: saiamena.

Jolas librearen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere porrot-sentsazioak gainditzen saiatzen da. Telebistaren aurrean pasiboki dagoen haurrak ez du hori garatzeko aukerarik izaten. Eta esan beharra dago, saiamena sendotu duen haurrak bere garapen psikoafektiboan oinarri bikain bat duela.

Garapen psikoafektibo erlazionala

Erlazio-Psikomotrizitatea, subjektuak dituen erlazioetan oinarritzen denez gero, bai bere buruarekin, bai besteekin (nagusi eta haurrekin), garapen horretan gertatzen diren jarrera garrantzitsu batzuk aipatu nahi nituzke:

- Agresibitatea bideratzea baieztapenaren bidez.

- Frustrazioa jasan, barneratu eta kasketaldiak menperatzea.

- Besteekiko erlazioan "nagusia" konpartitu eta besteen mugak bizitzea (onartu/ez onartu; ados egon/ados ez egon...)

- Eskatu, hartu, eman, ukatu eta abar egiteko gai izatea.

Haurrak askotan heldua (gurasoak/irakasleak) kontrolatzeko joera izaten du (begiradaz, hitzez, ekintzaz...) eta ez nuke ahaztu nahi haurraren beraren eta nagusiaren espazioak ongi bereizteak duen garrantzia. Banaketa hori argi eta garbi egina edukitzearen baitan dago, haurrak mutiko eta neskato bezala, barne-segurtasuna izatea eta nagusi-autoritatea barneratzea.

Bi hitzetan esateko, sozializazioa garatzea indibiduarengandik abiatuz.

Ondorio gisa

Lerro hauen ondoren, heziketako profesional bezala, gogoeta bat eragin nahi diot neure buruari. Gizarteak izan duen eboluzioa ikusirik, gaur eguneko haurrak baliabide material ugari ditu eta alderdi didaktiko-pedagogikotik ere ongi horniturik dago; baina haur horrek askotan egiten digun eskaria bere azalaz barru alderakoa izaten da. Sarritan haurrak SOS bat bidaltzen ari balira bezala sumatzen ditut. Ulerkuntza eta sostengu-beharra adierazten dute beren portaeraz, begiradaz, larruazalaz... Barrenean, gaurko haurraren beharrizan nagusiak, nahiz eta intelektualki ongi jantziak izan, psikoafektiboak dira.

2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Munduko jolasak eta kultur artekotasuna

Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina dugu eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean `` bestearen´´ pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu munduko jolasen erabileran.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honeta, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.




Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke baliabide hauen laguntzaz : biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko ditugu.

Haur Jolasak


Gaur, Psikomotrizitate arloan gehiago murgiltzeko, jolasen inguruan ariko naiz. Lehenik eta behin, hurrengo esteka jarraituz gero PDF dokumentu bat aurki ditzakezue. dokumentu hau Eusko Jaurlaritzak argitaratutako "Jolasen oinarri teorikoak eta umeen jolasak" dokumentua da. 

Jolasen oinarri teorikoak eta umeen jolasak


2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Psikomotrizitate saioa

Has gaitezen beraz, psikomotrizitateari buruz hitz egiten. Pixkanaka-pixkanaka garapen psikomotorearen munduan murgiltzen.
Psikomotrizitatearen bidez haurren garapen fisikoa ematen da eta horrek idazmenari, esaterako, lagun dezake. Nola izan daiteke hori? Jaiotzetik gure artikulazioak pixkanaka-pixkanaka garatzen hasten dira, baina ez ditugu guztiz garatzen handiagoak garen arte. Horregatik txikiak garenean gauza zehatz batzuk egiteko zailtasun handiagoak izaten ditugu. Adibidez, marrazteko.

 Hasieran, umeek marrak bakarrik marrazten dituzte, ziriborroen antzerakoak. Urteak igaro ahala, gero eta hobeto marrazten hasten dira eta hori garapen fisikoa dela eta ematen da. Horregatik da hain garrantzitsua psikomotrizitatea.
Hezkuntzan ere gero eta hedatuagoa dago psikomotrizitatearen erabilera. Haur Hezkuntzako maila guztietan eta Lehen Hezkuntza lehenengo zikloan erabiltzen hasi da orain dela urte batzuk hona.
Psikomotrizitatea haurraren eboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea ere bada. Jolasen bitartez haurraren heltze psikologikoa lagundu egiten du eta haurrari segurtasun prozesuak eskaintzen dizkio.
Honen aintzindaria Dupré izan zen 1970. urtean. Gaur egun, psikomotrizitatearen lanketan oso garrantzitsua den irakasle bat Bernard Aucouturier dugu.

Blogari sarreratxo txiki bat emateko, bideo hau aukeratu dut, haur hezkuntzako
psikomotrizitate gelari hasiera ematen dion bideo txikitxo bat delako. Andereño batek, bere gelan grabatutako bideoa da.
Espero dut zuen gustokoa izatea.